Dokumento hau igotzea erabaki dugu, 2004an, Jokin izeneko mutil bateri gertatuko bullying kasu ezaguna azaltzen duelako. Jokinek bizi izan zituen egoerak desberdinak deskribatzen dira bertan. Bestetik, dokumento honek bullyinaren kontzeptua ondo azaltzen duela uste dugu eta zer nolako ondorioak ekarri dezakeen. Etorkizuneko irakasle bezala, espero dugu horrelako gertaerarik ez errepikatzea.
26 de febrero de 2012
21 de febrero de 2012
BULLYING-A
Bideo hau ikusi eta gero, gai honen garrantzia azpimarratu nahi dugu, gaur egungo eskoletan kasu erreal asko ematen direlako. Bulling-a arazo oso larria denez, eta guk irakasleak izango garenez, begiak ireki behar ditugu ikasle askori gertatzen ari zaiena ikusteko eta lagundu ahal izateko. Eta klaseetan hau saihestea lortu behar dugu. Horrez gain, erasoak, irainak edo indarkeria jasaten duten pertsonei arazo hau kontatzera lagundu eta animatu behar diegu, honekin amaitzeko eta honen kontra denon artean borrokatu ahal izateko.
15 de febrero de 2012
LAU BALIABIDE INTERESGARRIAK
Web orria : www.psicopedagogia.com
Bideoa: (Sistema educativo Finlandia)
Argazki bat :
Dokumentu bat: http://www.slideshare.net/lisdenip/el-efecto-pigmalin
Web orri hau hautatu dugu , erabilgarria iruditzen zaigulako psikologiako eta pedagogiako kontzeptu batzuen esanahia eta definizioak aurkitzeko. Psikologiarekin eta pedagogiarekin zerikusia duten kontzeptu guztiak agertzen dira, gainera, definizio desberdinak daude, zure ustez egokiena dena hautatzeko.
Bideo hau hautatu dugu, zeren eta interesgarria iruditzen zaigu Finlandian erabiltzen duten hezkuntza sistema. Bideon azaltzen duten moduan Finlandia, hezkuntza arloan nota hoberenak ateratzen dituen herrialdea da, eta bertan erabiltzen diren metodoak oso interesgarriak iruditzen zaizkigu. Horregatik bideo hau ikustea erabilgarria iruditzen zaigu, Finlandian erabiltzen den sistema hemen erabiltzen dugunarekin konparatzeko.
Argazki bat :
Argazki honek, argi eta garbi azaltzen du hezkuntza arloan gaur egungo egoera zein den orain dela 40 urte gertatzen zenarekin konparatuz gero. Lehengo argazkian ikusi dezakegu nola gurasoek errieta egiten dieten bere semeari nota txarrak ateratzeagatik. Bigarrenean, aldiz, irakaslearengana zuzentzen dira esplikazio baten bila, bere semeak nota txarrak atera dituelako. Gure ustez, bi argazki hauek garbi adierazten dute egoera okerrera egin duela, eta gaur egun gertatzen diren zenbait gauza aldatu behar direla.
Dokumentu bat: http://www.slideshare.net/lisdenip/el-efecto-pigmalin
Dokumento hau lehenengo lau hilabetetan emandako kontzeptu interesgarri bat azaltzen du; Pigmalion efektua. Dokumento honetan, kontzeptu horren definizioa eta azalpena ematen digute eta hezkuntzan dituen ondorioak ere agertzen dira, horregatik erabilgarria iruditu zaigu, etorkizunean praktikan jarri ahal dugulako.
.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
