18 de mayo de 2012
Artikulu interesgarri hau igotzea erabaki dut, guztiok hausnartu beharko genukeen gai batetaz hitz egiten duelako, umeei bideratutako telebista programazioari buruz, hain zuzen ere.
Gaur egungo gurasoek, lanean ordu asko eman ondoren oso nekaturik heltzen direnez etxera, haien umeak telebista aurrean esertzea nahiago dute, haiek deskantsatzeko denbora izateko helburuarekin. Baina guraso horiek, ba al dakite ze motatako programak ikusten dituzten haien umeek? Benetan uste dute ikusten dituzten marrazki bizidunak balore onak transmititzen dietela haurrei?
Noizbait arratsaldeko bostetan esate baterako, Tele5 bezalako kateak ikusten hasten bazarete, Sálvame bezalako programak daudela ikusteko aukera izango duzue, non pertsona desberdinak ospetsuen bizitzaz hitz egiten eta argudiatzen duten hitz oso desegokiak erabiliz (haurrak telebista ikusten duten ordua dela kontuan izanda), errespetu gabe eta etengabe ohikatuz.
Normala al da arratsaldero haurrak ikusi behar ez lituzketen programak telebistan agertzea, eta gaueko hamarretan haurrentzako pelikulak edo marrazki bizidunak agertzea (“el rey león” bezalakoak, adibidez)?
Umeen ongizatea benetan arduratzen bagaitu honi buruz pentsatu beharko genuke, telebistan programa desegoki asko ematen dituztenez, gure umeek sexismoa, agresibistatea edo diskriminazio bezalako balore desegokiak ez barneratzeko.
Zuen umeen ongizateaz arduratuta zaudeten guztioi, zuen haurrekin batera telebista ikustea aholkatzen dizuet, horrela ikusten dituzten marrazki bizidunak, pelikulak eta programak haientzat aproposak direla baieztatzeko.
13 de mayo de 2012
Txokoak
Txokoak
Eskolako txokoak espazio mugatu batzuk dira non txoko bakoitzak bideratuta dago material eta ariketa konkretu bat egitera. Txoko hauetan, umeak taldeka antolatzen dira espazio bakoitzean eta jarduera ezberdinak lantzen eta egiten dituzte. Jardura hauek mota askotakoak izan daitezke: motrizitatezkoak, memoriazkoak, ludikoak…
Txoko hauen bitartez umeak gaitasun ezberdinak lantzen eta garatzen dituzte, adibidez: gaitasun sozialak, hizkuntza gaitasuna, motrizitate gaitasuna eta adimena.
Txoko hauetan, metodología eraginkorra erabiltzen da, umeak berak bere hezkuntza eraikitzen joateko. Txokoak, irakaslearengatik bideratuta edo libreak izan ahal dira.
Eskoletan gehien egiten diren txokoak hauek dira:
· Eraikuntza txokoak
· Plastika txokoak
· Jolas simboliko txokoak
· Lasaitasun eta adimena lantzeko txokoak
· Irakurketa txokoak
· Musika txokoak
· Zientzia txokoak
Txokoetan lantzeak umeentzat etekin postiboa dakartza:
· Lan taldea sustatu eta indartzen du.
· Elkarlana eta kolaborazioa haien artean pizten du.
· Bakoitzaren ezagutza ezberdinak haien artean partekatzen dituzte.
· Ekimena eta arduratsua izateak sustatzen du.
· Lotura sozialak indartzen ditu.
· Irudimena eta sormena garatzen dute.
· Jakinmina eta ikerketa pizte du.
· Arazoak konpontzeari laguntzen du.
· Esplorazioa bultzatzen du.
· Motrizitate gaitasunak trebatzen ditu.
· Hizkuntza erabiltzera bultzatzen du.
Nola antolatu txokoak klaseetan:
· Kontuan izan behar dugu klasearen espazioa zein den eta nola antolatuta dagoen. Eta ze material mota dagoen.
· Bere antolaketa zehatza izan behar da. Eta umearen atentzioa antzeman behar du.
· Txoko bakoitzak behar den materiala eduki behar du. Kontuan izanik jarduerak ze material eta zenbat behar izango duen, umeak material guztiaz gozatzeko.
· Denboraren planifikazioa oso inportantea da. Txoko bakoitzak denbora bat egoteko izan behar du. Orduan, umeei txokoen iraute denbora argi utzi behar diegu haiek denbora antolatzeko ariketa egiteko.
· Txoko bakoitzak zertaz dihoan argi jarri behar dugu umeak argi edukitzeko.
· Jarduerak edo jolasak irakasleak proposatuta duen helburu eta metodologiari antolatuta egon behar dira.
10 de mayo de 2012
KONSTRUKTIBISMOAREN POSTERRA
Hona hemen konstruktibismoaren ikuspegitik ikasleek nola ikasten duten horma irudia.
AUTOEBALUAZIOA
KARTULINA
GAIZKI
|
NAHIKO
|
ONDO
|
|
TESTUAREN
LUZERA
|
Informazio desegokia edo gehiegizko informazioa
ematea.
|
Informazio orokorra ematea (zehaztasunik gabe)
|
Informazio zehatza
eta ulergarria ematea
|
LETRAREN
ARGITASUNA
|
Ezin ulertu idatzitakoa
|
Gutxi gora-behera ulergarria izatea
|
Letra argia, polita
eta ulergarria izatea
|
ARGAZKIAK
|
Azaldutakoa ulertzeko argazkiak erabiltzea beharrezkoa
denean, argazkirik ez jartzea
|
Argazkirik erabili
barik azalpena ulergarria izatea eta haiek irudikatu ahal izatea
|
Gaiarekin zerikusia duten argazkiak erabiltzea,
ulermena errazten helburuarekin. d
|
GARBITASUNA
|
Ideiak gaizki egotea edo era nahastuan antolatuta
egotea
|
Kartulina oso ondo antolatua ez egon arren, ulergarria
izatea
|
Informazio guztia
era antolatuan eta garbian aurkeztea
|
ERAKARGARRIA
IZATEA
|
Kartulina ikustean (informazio gehiegi dagoelako,
adibidez) azalpena entzuteko gogoak kentzen dizkizutenean
|
Kartulinaren
diseinua sinplea izatea.
|
Kartulinaren diseinua atentzioa deitzen badu.
|
AZALPENA
TXOSTENA
GAIZKI
|
NAHIKO
|
ONDO
|
|
LUZERA
|
Txapa handia
ematea.
|
Informazio orokorra ematea.
|
Informazioa
zehatza eta ulergarria ematea.
|
EGITURA
|
Informazioa
nahastuta agertzea.
|
Informazio
guztia batera jartzea banaketarik egin gabe.
|
Informazioa modu argi batean antolatuta egotea.
|
GAI NAGUSIA (GURI TOKATU ZAIGUNA)
|
Gai horreri
buruz informazio gutxi jartzea.
|
Tokatu zaigun gaiari buruz, informazio zehatza
ematea.
|
Gai horretan
zentratzea.
|
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
