Txokoak
Eskolako txokoak espazio mugatu batzuk dira non txoko bakoitzak bideratuta dago material eta ariketa konkretu bat egitera. Txoko hauetan, umeak taldeka antolatzen dira espazio bakoitzean eta jarduera ezberdinak lantzen eta egiten dituzte. Jardura hauek mota askotakoak izan daitezke: motrizitatezkoak, memoriazkoak, ludikoak…
Txoko hauen bitartez umeak gaitasun ezberdinak lantzen eta garatzen dituzte, adibidez: gaitasun sozialak, hizkuntza gaitasuna, motrizitate gaitasuna eta adimena.
Txoko hauetan, metodología eraginkorra erabiltzen da, umeak berak bere hezkuntza eraikitzen joateko. Txokoak, irakaslearengatik bideratuta edo libreak izan ahal dira.
Eskoletan gehien egiten diren txokoak hauek dira:
· Eraikuntza txokoak
· Plastika txokoak
· Jolas simboliko txokoak
· Lasaitasun eta adimena lantzeko txokoak
· Irakurketa txokoak
· Musika txokoak
· Zientzia txokoak
Txokoetan lantzeak umeentzat etekin postiboa dakartza:
· Lan taldea sustatu eta indartzen du.
· Elkarlana eta kolaborazioa haien artean pizten du.
· Bakoitzaren ezagutza ezberdinak haien artean partekatzen dituzte.
· Ekimena eta arduratsua izateak sustatzen du.
· Lotura sozialak indartzen ditu.
· Irudimena eta sormena garatzen dute.
· Jakinmina eta ikerketa pizte du.
· Arazoak konpontzeari laguntzen du.
· Esplorazioa bultzatzen du.
· Motrizitate gaitasunak trebatzen ditu.
· Hizkuntza erabiltzera bultzatzen du.
Nola antolatu txokoak klaseetan:
· Kontuan izan behar dugu klasearen espazioa zein den eta nola antolatuta dagoen. Eta ze material mota dagoen.
· Bere antolaketa zehatza izan behar da. Eta umearen atentzioa antzeman behar du.
· Txoko bakoitzak behar den materiala eduki behar du. Kontuan izanik jarduerak ze material eta zenbat behar izango duen, umeak material guztiaz gozatzeko.
· Denboraren planifikazioa oso inportantea da. Txoko bakoitzak denbora bat egoteko izan behar du. Orduan, umeei txokoen iraute denbora argi utzi behar diegu haiek denbora antolatzeko ariketa egiteko.
· Txoko bakoitzak zertaz dihoan argi jarri behar dugu umeak argi edukitzeko.
· Jarduerak edo jolasak irakasleak proposatuta duen helburu eta metodologiari antolatuta egon behar dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario