Etiquetas

18 de mayo de 2012

Artikulu interesgarri hau igotzea erabaki dut, guztiok hausnartu beharko genukeen gai batetaz hitz egiten duelako, umeei bideratutako telebista programazioari buruz, hain zuzen ere. Gaur egungo gurasoek, lanean ordu asko eman ondoren oso nekaturik heltzen direnez etxera, haien umeak telebista aurrean esertzea nahiago dute, haiek deskantsatzeko denbora izateko helburuarekin. Baina guraso horiek, ba al dakite ze motatako programak ikusten dituzten haien umeek? Benetan uste dute ikusten dituzten marrazki bizidunak balore onak transmititzen dietela haurrei? Noizbait arratsaldeko bostetan esate baterako, Tele5 bezalako kateak ikusten hasten bazarete, Sálvame bezalako programak daudela ikusteko aukera izango duzue, non pertsona desberdinak ospetsuen bizitzaz hitz egiten eta argudiatzen duten hitz oso desegokiak erabiliz (haurrak telebista ikusten duten ordua dela kontuan izanda), errespetu gabe eta etengabe ohikatuz. Normala al da arratsaldero haurrak ikusi behar ez lituzketen programak telebistan agertzea, eta gaueko hamarretan haurrentzako pelikulak edo marrazki bizidunak agertzea (“el rey león” bezalakoak, adibidez)? Umeen ongizatea benetan arduratzen bagaitu honi buruz pentsatu beharko genuke, telebistan programa desegoki asko ematen dituztenez, gure umeek sexismoa, agresibistatea edo diskriminazio bezalako balore desegokiak ez barneratzeko. Zuen umeen ongizateaz arduratuta zaudeten guztioi, zuen haurrekin batera telebista ikustea aholkatzen dizuet, horrela ikusten dituzten marrazki bizidunak, pelikulak eta programak haientzat aproposak direla baieztatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario