19 de abril de 2012
17 de abril de 2012
LIGATZEKO GAITASUNA
GAITASUNA:
Diskoteka batean mutil batek neska bat ezagutzen du eta honekin ligatzen hasten da gau horretan berarekin bukatzeko helburuarekin. Ligatzeko era egokiena beste pertsonarengan interesa adieraztea eta ondo tratatzea izango litzateke.
EKINTZA ( zer): Ligatzea
HELBURUA ( zertarako) :Gau horretan berarekin bukatzea.
TESTUINGURUA ( non) : Diskoteka batean.
ADIERAZLEAK:
- Begirada mantentzea.
- Galderak egitea.
- Gaitik ez desbideratzea
- Hitz egiteko era egokia.
ERRUBRIKA:
ONDO | NAHIKO | GAIZKI | |
Begirada mantentzea | Begirada elkarrizketa osoan mantentzen badu. | Une batzuetan begirada desbideratzen badu . | Begirada beti desbideratzen badu, adibidez beste neska batzuk bere albotik pasatzerakoan. |
Galderak egitea | Mutilak galderak egiten baditu neskarengan interesa duela adieraziko dio. | Galdera pare bat neskari egiten badizkio nahiko izango litzateke. | Galderak egiten ez baditu. |
Gaitik ez desbideratzea | Gaitik ez bada desbideratzen eta elkarrizketan parte hartzen badu. | Momentu zehatz batean gaitik desbideratzen bada beste egoera bat azaltzeko. | Neskak proposatzen duen gaitik desbideratzen bada beste gai bat proposatuz. |
Hitz egiteko era egokia | Hitz goxoak erabiltzen baditu | Mutila hizkera normala erabiltzen badu. | Hitz zakarrak erabiltzen baditu hitz egiterakoan |
4 de abril de 2012
MUSIKAREN GARRANTZIA
Haur hezkuntzako umeei eduki anitzak irakasteaz gain, errespetua, lankidetza edo berdintasuna bezalako hainbat balore irakatsi behar zaie txikitatik; hauek edukiak bezain garrantzitsuak direnez, txikitatik oinarrizko ezagutzak barneratu behar dituztelako, etorkizunean ikasten jarrraitu ahal izateko erraztasun handiagoarekin.
Umeak Haur Hezkuntzan, edukiak eta baloreak modu dibertigarri eta interesgarrian ikasi behar dituzte. Hau lortzeko, irakaskuntza prozesuan metodo desberdinak erabiltzeak garrantzi handia dauka, horrela umeek errutinatik ateratzen direlako eta motibazio handiagoa dutelako ikasteko orduan.
Helburu hau lortzeko egin ohi dituzten ekintza batzuk, ipuinak irakurtzea edo abestiak kantatzea dira; arazoa da, askotan irakasleek umeei irakasten dizkioten abestiak ez direla egokiak dituzten adinarentzako, abesti motaren aldetik edo erritmoaren aldetik, esate baterako. Horrek, ume askok abestiaren erritmoa ezin jarraitzea, edo irakasleek eskatzen dieten mugimenduak ezin egitea suposatzen du; horrela, haurran desmotibazioa eta autoestimu falta sortuz.
Irakasle askok, ez dakiten arren, orain aipatu dudan arazo hori dutenez, musikaren inguruko ezagutza gehiago barneratu behar dituztela uste dut. Horregatik, blog interesgarri hau behatzea egokia iruditzen zait, musikaren inguruko ezaugarri asko ikasteko aukera ematen duelako, egin daitezkeen musikarekin erlazionaturiko jokoak azaltzen dituelako, baita adin desberdineko umeekin abestu ditzaketen abestiak ere.
Howard Gardneren ideia garrantzitsu bat
Howard Gardner-i, 2011ko Gizarte Zientzien Píncipe de Asturias sari irabazlea, elkarrizketa asko egin diote azken urte honetan zehar. Horietako bat oso interesgarria iruditu zait eta batez ere elkarrizketaren galdera-erantzun bat interesgarriena iruditu zait.
Nagusitasunari buruz edo “liderra” izateari buruz mintzatzen ari ziren eta elkarrizketatzaileak honako galdera hau egiten dio:
-¿Se pueden crear líderes desde la escuela?
Eta Howardek erantzun hau ematen du:
-No es esa la función de la educación. Creo que la escuela ideal es aquella que enseña a aprender. El estudiante debe conocer cuáles son los temas más importantes que ofrece su cultura y desarrollar las herramientas necesarias para profundizar en aquellos que más le atraen durante su periodo de educación y durante el resto de su vida. Se suelen publicar listados de 500 o 1.000 libros que todo estudiante debería leer antes de graduarse. Yo pienso que es un error: deben leer un número reducido de obras, pero hacerlo en profundidad, aprendiendo a leer y a pensar sobre lo que han leído. Ya tendrán tiempo de disfrutar con el resto de la lista.
Esaten duena konstruktibismoaren teoriarekin bat dator. Umeek jakin behar dituzten oinarrizko kontzeptuak era memoristiko, sistematiko eta gidatu batean ikasi beharrean, modu aktibo, sortzaile eta autonomo batean egiten badute beraien garapenerako eta etorkizunerako askoz emankorragoa izango dela iruditzen zait, ez dituztelako bakarrik gaia edo kontzeptu hutsak ikasi behar, baizik eta zertarako balioko dizkiete eta haien garrantzia zein den ere jakin behar dute. Umeak zer ikasten duten eta nola ikasten duten kontziente izan behar dira kontzeptuak barneratzeko.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)