Etiquetas

4 de abril de 2012

MUSIKAREN GARRANTZIA


Haur hezkuntzako umeei eduki anitzak irakasteaz gain, errespetua, lankidetza edo berdintasuna bezalako hainbat balore irakatsi behar zaie txikitatik; hauek edukiak bezain garrantzitsuak direnez, txikitatik oinarrizko ezagutzak barneratu behar dituztelako, etorkizunean ikasten jarrraitu ahal izateko erraztasun handiagoarekin.

Umeak Haur Hezkuntzan, edukiak eta baloreak modu dibertigarri eta interesgarrian ikasi behar dituzte. Hau lortzeko, irakaskuntza prozesuan metodo desberdinak erabiltzeak garrantzi handia dauka, horrela umeek errutinatik ateratzen direlako eta motibazio handiagoa dutelako ikasteko orduan.
Helburu hau lortzeko egin ohi dituzten ekintza batzuk, ipuinak irakurtzea edo abestiak kantatzea dira; arazoa da, askotan irakasleek umeei irakasten dizkioten abestiak ez direla egokiak dituzten adinarentzako, abesti motaren aldetik edo erritmoaren aldetik, esate baterako. Horrek, ume askok abestiaren erritmoa ezin jarraitzea, edo irakasleek eskatzen dieten mugimenduak ezin egitea suposatzen du; horrela, haurran desmotibazioa eta autoestimu falta sortuz.

Irakasle askok, ez dakiten arren, orain aipatu dudan arazo hori dutenez, musikaren inguruko ezagutza gehiago barneratu behar dituztela uste dut. Horregatik, blog interesgarri hau behatzea egokia iruditzen zait, musikaren inguruko ezaugarri asko ikasteko aukera ematen duelako, egin daitezkeen musikarekin erlazionaturiko jokoak azaltzen dituelako, baita adin desberdineko umeekin abestu ditzaketen abestiak ere.

1 comentario:

  1. Irakurri dut, Oihane.
    Berez, blog hori niri neuri interesatzen zait, musika-irakaslea ere banaizelako; baina ez dut ikusten gure ikasgaira bideratzen ahaleginik egin duzunik, ez gaitasunen ikuspegitik, ez konstruktibismotik, ez curriculumaren teoriatik...
    Beste alde batetik, bloga aipatzen duzu baina DBHri buruzko post soil baterako esteka baino ez duzu ipini. Lan egitearen alderditik, loturak zure etorkizuneko jardunarekin egin behar zenituzke.

    ResponderEliminar