Web orri hau hautatu dugu , erabilgarria iruditzen zaigulako psikologiako eta pedagogiako kontzeptu batzuen esanahia eta definizioak aurkitzeko. Psikologiarekin eta pedagogiarekin zerikusia duten kontzeptu guztiak agertzen dira, gainera, definizio desberdinak daude, zure ustez egokiena dena hautatzeko.
Bideo hau hautatu dugu, zeren eta interesgarria iruditzen zaigu Finlandian erabiltzen duten hezkuntza sistema. Bideon azaltzen duten moduan Finlandia, hezkuntza arloan nota hoberenak ateratzen dituen herrialdea da, eta bertan erabiltzen diren metodoak oso interesgarriak iruditzen zaizkigu. Horregatik bideo hau ikustea erabilgarria iruditzen zaigu, Finlandian erabiltzen den sistema hemen erabiltzen dugunarekin konparatzeko.
Argazki bat :
Argazki honek, argi eta garbi azaltzen du hezkuntza arloan gaur egungo egoera zein den orain dela 40 urte gertatzen zenarekin konparatuz gero. Lehengo argazkian ikusi dezakegu nola gurasoek errieta egiten dieten bere semeari nota txarrak ateratzeagatik. Bigarrenean, aldiz, irakaslearengana zuzentzen dira esplikazio baten bila, bere semeak nota txarrak atera dituelako. Gure ustez, bi argazki hauek garbi adierazten dute egoera okerrera egin duela, eta gaur egun gertatzen diren zenbait gauza aldatu behar direla.
Dokumentu bat: http://www.slideshare.net/lisdenip/el-efecto-pigmalin
Dokumento hau lehenengo lau hilabetetan emandako kontzeptu interesgarri bat azaltzen du; Pigmalion efektua. Dokumento honetan, kontzeptu horren definizioa eta azalpena ematen digute eta hezkuntzan dituen ondorioak ere agertzen dira, horregatik erabilgarria iruditu zaigu, etorkizunean praktikan jarri ahal dugulako.
.

Eskerrik asko.
ResponderEliminarGauzatxo batzuk esateko:
* Dakartzazuen baliabideak arinago zuek erabili, ikusi, irakuri/entzun eta esperimentatu; gero, horretan oinarritutakoa izan dadila zuen iruzkina.
* Bideoa ez du ematen osorik ikusi eta gero ekarri duzuenik, horregatik ez dut ezer esango Finlandiaz, bestela egingo nuke.
** Kendu iruzkinak egiteko orduan kodea sartu beharra, mesedez.
* Slideshareko dokumentuak txertatu behar dira, ez horrela lotu (zerbaitegatik ezkutuan gorde nahi ez baduzue, behintzat). Horren adibide bat duzue ikasgaiko blogean eta bertan nola txertatu azaltzen da.