Guk irakasleak garenean, hainbat alderdi kontuan izango genituzke; alde batetik, eskola eremuan dauden estereotipoekin bukatu nahiko genuke. Nahiz eta gaurko gizartean berdintasuna sustatu, eguneroko bizitzan berdintasun hau alderdi askotan ez da gauzatzen, horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu txikitatik oinarrizko balore batzuk irakastea umeen arteko harremanetan edo sozializazio prozesuan estereotipoekin eta rolekin amaitzeko, sexuen arteko berdintasuna lortzeko helburuarekin.
Bestalde, gaur egun erabiltzen den metodologia desegokia iruditzen zaigu, umeek edukiak modu memoristiko batean barneratzen dituztelako, haien ulermena eta gaitasuna bultzatu beharrean. Honekin esan nahi duguna zera da, ezinbestekoa dela umeen motibazioa eta interesa lortzea, haien garapena suertatzeko. Horretarako, ume bakoitzaren ezaugarriak edo maila kontuan izango genituzke, metodologia eta edukiak hautatzerako orduan; ezin zaio hiru urteko ume bati bost urteko bateri dagozkion ezagutzak irakatsi.
Amaitzeko, garrantzitsua ikusten dugu umeen iritzia kontuan hartzea klasea antolatzeko edo irakatsiko ditugun edukiak hautatzeko orduan. Horrela, haien parte hartzea sustatuko dugu, haien interesa, motibazioa eta ikasteko gogoak lortuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario