Etiquetas

29 de marzo de 2012

Hezkuntza sistema

Bideo hau, garapen psikomotorrean ikusi genuen. Hala ere, behin eta berriz ikusi dut Kevin Robinsonek azalpen ezin hobea egiten duelako gaur egungo hezkuntza sistemari buruz.  Bestetik ezinbestekoa iruditzen zait bideoan agertzen diren zenbait ideia azpimarratzea.
Alde batetik, harrigarria iruditu zait gaur egun erabiltzen den hezkuntza sistema hamazortzigarren mendean sortua izatea. Argi dago sistema berri bat diseinatu behar dela gaur egungo beharrak ondo erantzuten dituena.
Bestetik, "deficit de atencion" sindromeari buruz hitz egiten da, badirudi umeek beste gauza batzuekin arreta galtzen dutela,  eskolan ematen diren ikasgaietan interesa eduki beharrean.Irakasle batentzako ezinbestekoa da umeen interesa eta motibazioa sustatzea, horretarako, beharrezkoa da umeen beharrei egokitzen diren ikasgaiak edo edukiak hautatzea.
Azkenik, pentsamendu dibergentearen azalpena ematen da. Benetan garrantzitsua iruditzen zait, pentsamendu hau bizitzan zehar garatzea, nahiz eta umeek izan gehien erabiltzen dutenak. Gaur egungo sistema erantzun bakarra eta zehatza izatera bideratzen gaitu, erantzun desberdinak onetsi beharrean.



No hay comentarios:

Publicar un comentario