Etiquetas

12 de marzo de 2012


Bideo hau aukeratu dut, interesgarria iruditzen zaidalako hainbat arrazoiengantik. Umeak bideo honekin arlo ezberdinak lantzen dituzte, arlo psikomotorra, arlo soziala eta arlo afektiboa. Arlo psikomotorra lantzen dute dantza egiten dutelako, zutik daudelako dantza egiten klasetik, gainerako klaseko kide eta hezitzailearekin gorputzeko mugimendu ezberdinak egiten dituzte dantzaren bitartez. Arlo soziala lantzen dute dantza eta kanta egiten dutenean klaseko kide eta hezitzailearekin harremanetan jartzen direlako,hau da, haien artean sentzazio ezberdinak lantzen dituztelako, eta arlo afektiboan umeak, sentimendu edo sentzazio ezberdinak daukate erreakzioa ezberdinekin batera kanta eta dantza egiten dutenean. Honekin batera, umeak gaitasun asko lantzen eta ikasten dituzte gauza ezberdinak eta batera eginez. Bestalde oso inportantea da esatea, umeak hainbat gaitasun ikasiz aparte ondo pasatzen dutela dantza eta kantekin, hau oso inportantea da umeen interesa eta motibazioa bultzatzen delako. Metodologia hauek oso inportanteak dira, gehienetan ume guztiak parte hartzen dutelako, harremanetan jarri sormena lantzen duten bitartean. Eta horrela betiko metodologiak alde batera usten dira noiz baitetan( umeak lurrean eserita borobil batean irakaslearen ondoan kanta egiten.)

1 comentario:

  1. Irakuri dut, Nahia.
    Curriculumarekin lotu behar duzu ganoraz. Oso lauso egin nahi izan duzu:
    "arlo ezberdinak lantzen dituzte, arlo psikomotorra, arlo soziala eta arlo afektiboa"
    "Honekin batera, umeak gaitasun asko lantzen eta ikasten dituzte gauza ezberdinak eta batera eginez"
    Aha.
    "Arlo" horiek non eta zergatik/zertarako landuko ditugu? HHrako eskatzen den eran egingo dugu? Non eskatzen zaigun zeren arabera?
    Gaitasun aaasko lantzen eta ikasten (?) omen dituzte: zeintzuk? HHri egiten zaizkion zein eskakizunekin datoz bat?

    Aukeratu duzun Cantajuegos-en bideo horrekin zer egin behar da? Ikasleei ipini?(horrela balitz, hizkuntzaren inguruan eta euskarri teknologikoari buruz ezer ez aipatzea gutxiegi esatea litzateke) Irakasleak ikasi eta moldatu?

    ResponderEliminar