Eskema honi erreparatuz gero, curriculumaren araberako gaitasunak zeintzuk diren jakin dezakegu, bai gaitasun orokorrak (arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea; ikasten eta pentsatzen ikastea; komunikatzen ikastea; elkarrekin bizitzen ikastea; pertsona gisa garatzen ikastea; egiten eta ekiten ikastea), baita oinarrizko gaitasunak (zientzia, teknologia eta osasun kulturako gaitasunak; ikasten ikasteko gaitasuna; matematikarako gaitasuna; hizkuntza komunikaziozko gaitasuna; informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna; giza eta arte kulturako gaitasuna; norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna) ere.
Oinarrizko gaitasunak, umeek lortu behar dituzten helburuak dira; beraz, irakasleek umeekin gaitasun hauek landu behar dituzte, ondoren helburu horiek lortu dituzten ala ez ebaluatzeko; baina, ez lirateke kontuan hartu behar ume bakoitzaren ezaugarri, gaitasun eta beharrak umeei helburu horiek eskatzeko orduan? Jakina denez, ume bakoitzak ezaugarri, gaitasun eta behar propioak ditu, eta hauen arabera erraztasun handiagoa izango du zenbait alderdi barneratzeko orduan, eta zailtasun handiagoa beste batzuetan; horregatik, curriculuma jarraitzearen garrantzia eta beharra ulertzen dudan arren, beharrezkoa iruditzen zait umeak banaka behatzea eta ebaluatzea, ume guztiak desberdinak diren heinean, normala delako batzuk ezarritako helburu horietara ez heltzea (eta horrek ez du esan nahi arazorik dutenik, edo beste umeen erritmoa jarraitzeko gai ez direnik; bakarrik, alderdi batzuetan trebetasun gutxiagoa dutela).
.jpeg)
Irakurri dut, Ohiane.
ResponderEliminarHartu duzuna zure moduko ikasle batek egindakoa da; egin zuenak bazekien ondo-ondo ez zekiela, ez du ematen zuk hori kontuan izan duzunik eta egi osotzat hartu duzu.
Horri buruz Bruegelek egin zuen koadro bat
Material ona aurkitzen saiatu behar duzu, irakasleek edo pedagogoek erabiltzen dutena. Bestela lan egin arren (ez lan ona, baina) gainditzeko arazoak izan ditzakezu