Etiquetas

20 de marzo de 2012

Japoniako ume batzuen hezkuntza sistema (gaitasunak)








Bideo honetan agertzen dena japoniako eskola batzuetan ezarritako hezkuntza sistema da eta hain zuzen ere ezarritako gaitasunak ikus ditzakegu. 

Eskola mota hauetan umeei haurtzaindegian sartzeko azterketa bat egiten diete. Azterketa honen helburua ume azkarrak ez hain azkarretatik banatzea da, edo beste era batean esanda, klasea moteltzen duen umea klasetik banatzea da. Bideo honek zati gehiago dauzka, interesgarriak eta gomendagarriak baita, baina lehenengo zati hau interesgarriena iruditu zait eta oso argi ikusten da zer nolako hezkuntza sistema duten. 

Bideoan neska baten ama ateratzen da bere alaba egiten dituen eskola kanpoko ekintzetaz hitz egiten. Neska honek , Sena deiturikoa, musika tresnak jotzen ditu, igeriketa praktikatzen du, ballet klasikoa, etab. Oso deigarri iruditu zaizkit esaten diren pare bat gauza: lehenengoa, bere alabak arrakasta izatea nahi zuela, eta horretan gogoa jartzen du eta bigarrena ballet klasikoa gaitasun onena dela disziplina, zehaztasuna eta pazientzia lantzeko. Senak bi urteetatik ari da gaitasun hau lantzen eta hori niretzat gehiegizkoa da. 

Gaitasun asko lantzen dituzte ume hauek. Bideoaren azkeneko partean eguneroko klase moduko bat azaltzen da non ikusten da nola memoriaz eta abiadura handiz hainbat gaitasun lantzen dituzten. Gaitasunak ondo maneiatzea edo menperatzea, baina hain txikiak direla eta gehiegizkoa dela uste dut, hainbat momentueta umea ere aske utzi behar da bere sormena lantzeko eta gauza berriak eransteko.

1 comentario:

  1. Irakuri dut, Alba.
    Bideoa ezagutzen izan dut (denak ikusi eta aztertu ditut) eta egia da zer pentsa ematen duela. Hala ere, ideia batzuk nahastean dituzula nabarmendu behar dizut.
    "Gaitasun" hitzak hezkuntzan esanahi zehatz-zehatza du, zuk ez duzu horrela erabiltzen (eta askotan erabiltzen duzu hitza). Horixe ondo zorroztu behar duzu denbora alferrik galdu barik, bestela bai moduluan bai nire ikasgaian arazo handiak izango dituzu.

    ResponderEliminar