Etiquetas

20 de marzo de 2012

Gaitasunei dagokienez...



Eskema honi erreparatuz gero, curriculumaren araberako gaitasunak zeintzuk diren jakin dezakegu, bai gaitasun orokorrak (arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea; ikasten eta pentsatzen ikastea; komunikatzen ikastea; elkarrekin bizitzen ikastea; pertsona gisa garatzen ikastea; egiten eta ekiten ikastea), baita oinarrizko gaitasunak (zientzia, teknologia eta osasun kulturako gaitasunak; ikasten ikasteko gaitasuna; matematikarako gaitasuna; hizkuntza komunikaziozko gaitasuna; informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna; giza eta arte kulturako gaitasuna; norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna) ere. 

Oinarrizko gaitasunak, umeek lortu behar dituzten helburuak dira; beraz, irakasleek umeekin gaitasun hauek landu behar dituzte, ondoren helburu horiek lortu dituzten ala ez ebaluatzeko; baina, ez lirateke kontuan hartu behar ume bakoitzaren ezaugarri, gaitasun eta beharrak umeei helburu horiek eskatzeko orduan? Jakina denez, ume bakoitzak ezaugarri, gaitasun eta behar propioak ditu, eta hauen arabera erraztasun handiagoa izango du zenbait alderdi barneratzeko orduan, eta zailtasun handiagoa beste batzuetan; horregatik, curriculuma jarraitzearen garrantzia eta beharra ulertzen dudan arren, beharrezkoa iruditzen zait umeak banaka behatzea eta ebaluatzea, ume guztiak desberdinak diren heinean, normala delako batzuk ezarritako helburu horietara ez heltzea (eta horrek ez du esan nahi arazorik dutenik, edo beste umeen erritmoa jarraitzeko gai ez direnik; bakarrik, alderdi batzuetan trebetasun gutxiagoa dutela).

13 de marzo de 2012

Curriculuma

Curriculuma, irakaskuntza prozesuan egongo diren edukiak, helburuak eta metodologiak zehazten dituen agiria da. Honen funtsa nagusia , gizartearen alderdi kulturalak, sozialak eta moralak eskola eremuan sustatzea da. Horretarako, atal hauek ekintza- plan egoki batean proposatzen ditu, helburu zehatz batzuk lortzeko.

12 de marzo de 2012


Bideo hau aukeratu dut, interesgarria iruditzen zaidalako hainbat arrazoiengantik. Umeak bideo honekin arlo ezberdinak lantzen dituzte, arlo psikomotorra, arlo soziala eta arlo afektiboa. Arlo psikomotorra lantzen dute dantza egiten dutelako, zutik daudelako dantza egiten klasetik, gainerako klaseko kide eta hezitzailearekin gorputzeko mugimendu ezberdinak egiten dituzte dantzaren bitartez. Arlo soziala lantzen dute dantza eta kanta egiten dutenean klaseko kide eta hezitzailearekin harremanetan jartzen direlako,hau da, haien artean sentzazio ezberdinak lantzen dituztelako, eta arlo afektiboan umeak, sentimendu edo sentzazio ezberdinak daukate erreakzioa ezberdinekin batera kanta eta dantza egiten dutenean. Honekin batera, umeak gaitasun asko lantzen eta ikasten dituzte gauza ezberdinak eta batera eginez. Bestalde oso inportantea da esatea, umeak hainbat gaitasun ikasiz aparte ondo pasatzen dutela dantza eta kantekin, hau oso inportantea da umeen interesa eta motibazioa bultzatzen delako. Metodologia hauek oso inportanteak dira, gehienetan ume guztiak parte hartzen dutelako, harremanetan jarri sormena lantzen duten bitartean. Eta horrela betiko metodologiak alde batera usten dira noiz baitetan( umeak lurrean eserita borobil batean irakaslearen ondoan kanta egiten.)

GUK IRAKASLEAK GARENEAN…

Guk irakasleak garenean, hainbat alderdi kontuan izango genituzke; alde batetik, eskola eremuan dauden estereotipoekin bukatu nahiko genuke. Nahiz eta gaurko gizartean berdintasuna sustatu, eguneroko bizitzan berdintasun hau alderdi askotan ez da gauzatzen, horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu txikitatik oinarrizko balore batzuk irakastea umeen arteko harremanetan edo sozializazio prozesuan estereotipoekin eta rolekin amaitzeko, sexuen arteko berdintasuna lortzeko helburuarekin.

Bestalde, gaur egun erabiltzen den metodologia desegokia iruditzen zaigu, umeek edukiak modu memoristiko batean barneratzen dituztelako, haien ulermena eta gaitasuna bultzatu beharrean. Honekin esan nahi duguna zera da, ezinbestekoa dela umeen motibazioa eta interesa lortzea, haien garapena suertatzeko. Horretarako, ume bakoitzaren ezaugarriak edo maila kontuan izango genituzke, metodologia eta edukiak hautatzerako orduan; ezin zaio hiru urteko ume bati bost urteko bateri dagozkion ezagutzak irakatsi.

Amaitzeko, garrantzitsua ikusten dugu umeen iritzia kontuan hartzea klasea antolatzeko edo irakatsiko ditugun edukiak hautatzeko orduan. Horrela, haien parte hartzea sustatuko dugu, haien interesa, motibazioa eta ikasteko gogoak lortuz.

11 de marzo de 2012

Jolasak

Web orrialde hau erabilgarria iruditu zait, umeek ezagutza desberdinak barneratu ahal dituztelako modu dibertigarri batean. Hau da, web orrialde honetako edukiak guztiz didaktikoak dira, umeek jolasen bitartez koloreak, formak, zenbakiak eta beste arlo batzuetako ezagutzak ikasi ahal dituztelako. Gainera, web orrialde hau ingelesez ere erabili daiteke, umeek beraien hiztegia aberasteko aukera izan dezaten.

4 de marzo de 2012

Ipuinen irudien estereotipoak



Ipuinak eta ipuinen irudiak batzuetan estuki daude lotuta sozietatean ezarritako rol edo estereotipoekin.
Marrazki honetan ikusten dugun bezala familia eredu tipiko bat daukagu non gurasoak, seme bat eta alaba txikiago bat dauden. Aita marrazkiaren erdialdean agertzen da egoera eramaten, liburu bat irakurtzen, albo batera semea eta bestera bi neskak, ama eta alaba. Ama soineko arosa batekin dago eta alaba gonarekin. Biak ilehoriak dira. Denak pozik daude liburua irakurtzen. Xehetasun hauek familia tipiko bat osatzen dute, familia zuria, 4 pertsonez osatuta, bi mutil, bi neska, aita familiaren ardatza... eta hau guztia txikitatik irakasten ari diegu umeei eta nahigabe pentsaera bat ezartzen ari diegu, horregatik mota guztietako ipuinak egon behar dira umeek familia eredu desberdinak ezagutzeko.

Ipuinen garrantzia

La competición de vuelo:

Dos murciélagos se preparan para una gran competición de vuelo en la que participan todos los murciélagos. El día del concurso, la pequeña murciélaga vuela de forma increíble, mereciendo claramente el galardón. El otro, aunque está muy decepcionado por no haber ganado, corre a felicitarle y darle la enhorabuena, mientras el resto la critica o se marcha enfadado. Agradecida, la campeona decide compartir el premio, y el pequeño murciégalo, no sólo obtuvo el premio del concurso, sino el de ganar una amiga, y todo ello sólo por saber perder con deportividad.


Ipuinen buruzko informazioa blogera igotzea erabaki dugu, Haur Hezkuntzan umeek baloreak ikas ditzaten erabiltzen den tresna baliogarri bat delako. Honetan oinarrituz, “La competición de vuelo” deituriko ipuina interesgarria dela uste dugu, ipuin labur honetan emakume-gizon estereotipoekin amaitzen duela uste dugulako (normalean, abenturazko istorioen portagonistak gizonak izaten dira, baina ipuin honetan, saguzahar harrak lehiaketa irabazi beharrean, emeak irabazten du), eta zenbait balore irakasten dituela uste dugulako ( laguntasunaren garrantzia, inbidia txarra dela…)