Etiquetas

13 de mayo de 2012

Txokoak

Txokoak

Eskolako txokoak espazio  mugatu batzuk dira non txoko bakoitzak bideratuta dago material eta ariketa konkretu bat egitera. Txoko hauetan, umeak taldeka antolatzen dira espazio bakoitzean eta jarduera ezberdinak lantzen eta egiten dituzte. Jardura hauek mota askotakoak izan daitezke: motrizitatezkoak, memoriazkoak, ludikoak…
        Txoko hauen bitartez umeak gaitasun ezberdinak lantzen eta garatzen dituzte, adibidez: gaitasun sozialak, hizkuntza gaitasuna, motrizitate gaitasuna eta adimena.
Txoko hauetan, metodología eraginkorra erabiltzen da, umeak berak bere hezkuntza eraikitzen joateko. Txokoak, irakaslearengatik bideratuta edo libreak izan ahal dira.


Eskoletan gehien egiten diren txokoak hauek dira:



·         Eraikuntza txokoak
·         Plastika txokoak
·         Jolas simboliko txokoak
·         Lasaitasun eta adimena lantzeko txokoak
·         Irakurketa txokoak
·         Musika txokoak
·         Zientzia txokoak




Txokoetan lantzeak umeentzat etekin postiboa dakartza:



·         Lan taldea sustatu eta indartzen du.
·         Elkarlana eta kolaborazioa haien artean pizten du.
·         Bakoitzaren ezagutza ezberdinak haien artean partekatzen dituzte.
·         Ekimena eta arduratsua izateak sustatzen du.
·         Lotura sozialak indartzen ditu.
·         Irudimena eta sormena garatzen dute.
·         Jakinmina eta ikerketa pizte du.
·         Arazoak konpontzeari laguntzen du.
·         Esplorazioa bultzatzen du.
·         Motrizitate gaitasunak trebatzen ditu.
·         Hizkuntza erabiltzera bultzatzen du.



Nola antolatu txokoak klaseetan:
·         Kontuan izan behar dugu klasearen espazioa zein den eta nola antolatuta dagoen. Eta ze material mota dagoen.

·         Bere antolaketa zehatza izan behar da. Eta umearen atentzioa antzeman behar du.

·         Txoko bakoitzak behar den materiala eduki behar du. Kontuan izanik jarduerak ze material eta zenbat behar izango duen, umeak material guztiaz gozatzeko.

·         Denboraren planifikazioa oso inportantea da. Txoko bakoitzak denbora bat egoteko izan behar du. Orduan, umeei txokoen iraute denbora argi utzi behar diegu haiek denbora antolatzeko ariketa egiteko.

·         Txoko bakoitzak zertaz dihoan argi jarri behar dugu umeak argi edukitzeko.

·         Jarduerak edo jolasak  irakasleak proposatuta duen helburu eta metodologiari antolatuta egon behar dira.

10 de mayo de 2012

KONSTRUKTIBISMOAREN POSTERRA

Hona hemen konstruktibismoaren ikuspegitik ikasleek nola ikasten duten horma irudia.

AUTOEBALUAZIOA



KARTULINA




GAIZKI
NAHIKO
 ONDO
TESTUAREN
LUZERA
Informazio desegokia edo gehiegizko informazioa
ematea.
Informazio orokorra ematea (zehaztasunik gabe)
Informazio zehatza eta ulergarria ematea
LETRAREN
ARGITASUNA
Ezin ulertu idatzitakoa
Gutxi gora-behera ulergarria izatea
Letra argia, polita eta ulergarria izatea
ARGAZKIAK
Azaldutakoa ulertzeko argazkiak erabiltzea beharrezkoa denean,  argazkirik ez jartzea
Argazkirik erabili barik azalpena ulergarria izatea eta haiek irudikatu ahal izatea
Gaiarekin zerikusia duten argazkiak erabiltzea,
ulermena errazten helburuarekin. d
GARBITASUNA
Ideiak gaizki egotea edo era nahastuan antolatuta egotea
Kartulina oso ondo antolatua ez egon arren, ulergarria izatea
Informazio guztia era antolatuan eta garbian aurkeztea
ERAKARGARRIA
IZATEA
Kartulina ikustean (informazio gehiegi dagoelako, adibidez) azalpena entzuteko gogoak kentzen dizkizutenean
Kartulinaren diseinua sinplea izatea.
Kartulinaren diseinua atentzioa deitzen badu.









































AZALPENA



    GAIZKI
 NAHIKO
 ONDO
TXAPA (LUZERA)
Txapa handia ematea, gelakideek galduko direlako eta ezer ulertuko ez dutelako
Txapa handia eman arren, informazioa ulergarria izatea.
Era argi eta ulerkor batean informazio deigarri eta interesgarria azaltzea
ULERGARRIA
IZATEA
Emandako azalpen guztiak beste klase-kideek ulertzen ez dituztenean
Beste klase-kideek ideia orokorrak ulertu eta menperatzean
Beste ikaskideek gaiari buruz azaldutako guztia ondo ulertzean
GALDEREI ERANTZUTEA
Beste lagunak egindako galderei erantzunik ez ematea.
Galderak erantzun arren, zailtasunak izan erantzuteko orduan.
Egindako galderei erraztasun osoz eta era argi eta ulergarrian erantzutean
GAIA MENPERATZEA
Gaiari buruz ezer ez jakitea
Eta etengabe irakurtzen egotea.
Gaia azaltzean erraztasuna izatean, nahiz eta batzuetan kartulina begiratu beharra izan (gutxitan)
Gaiari buruz jakitea, eta modu ulerkor eta erraz batean azaltzeko gaitasuna izatea 




TXOSTENA




GAIZKI
NAHIKO
ONDO
LUZERA
Txapa handia ematea.
Informazio orokorra ematea.
Informazioa zehatza eta ulergarria ematea.
EGITURA
Informazioa nahastuta agertzea.
Informazio guztia batera jartzea banaketarik egin gabe.
Informazioa modu argi batean antolatuta egotea.
GAI NAGUSIA (GURI TOKATU ZAIGUNA)
Gai horreri buruz informazio gutxi jartzea.
Tokatu zaigun gaiari buruz, informazio zehatza ematea.
Gai horretan zentratzea.

17 de abril de 2012

LIGATZEKO GAITASUNA

GAITASUNA:

Diskoteka batean mutil batek neska bat ezagutzen du eta honekin ligatzen hasten da gau horretan berarekin bukatzeko helburuarekin. Ligatzeko era egokiena beste pertsonarengan interesa adieraztea eta ondo tratatzea izango litzateke.

EKINTZA ( zer): Ligatzea
HELBURUA ( zertarako) :Gau horretan berarekin bukatzea.
TESTUINGURUA ( non) : Diskoteka batean.

ADIERAZLEAK:

-          Begirada mantentzea.
-          Galderak egitea.
-          Gaitik ez desbideratzea
-          Hitz egiteko era egokia.

ERRUBRIKA:


ONDO
NAHIKO
GAIZKI
Begirada mantentzea
Begirada elkarrizketa osoan mantentzen badu.
Une batzuetan begirada desbideratzen badu .
Begirada beti desbideratzen badu, adibidez beste neska batzuk bere albotik pasatzerakoan.
Galderak egitea
Mutilak galderak egiten baditu neskarengan interesa duela adieraziko dio.
Galdera pare bat neskari egiten badizkio nahiko izango litzateke.
Galderak egiten ez baditu.
Gaitik ez desbideratzea
Gaitik ez bada desbideratzen eta elkarrizketan parte hartzen badu.
Momentu zehatz batean gaitik desbideratzen bada beste egoera bat azaltzeko.
Neskak proposatzen duen gaitik desbideratzen bada beste gai bat proposatuz.
Hitz egiteko era egokia
Hitz goxoak erabiltzen baditu
Mutila hizkera normala erabiltzen badu.
Hitz zakarrak erabiltzen baditu hitz egiterakoan

4 de abril de 2012

MUSIKAREN GARRANTZIA


Haur hezkuntzako umeei eduki anitzak irakasteaz gain, errespetua, lankidetza edo berdintasuna bezalako hainbat balore irakatsi behar zaie txikitatik; hauek edukiak bezain garrantzitsuak direnez, txikitatik oinarrizko ezagutzak barneratu behar dituztelako, etorkizunean ikasten jarrraitu ahal izateko erraztasun handiagoarekin.

Umeak Haur Hezkuntzan, edukiak eta baloreak modu dibertigarri eta interesgarrian ikasi behar dituzte. Hau lortzeko, irakaskuntza prozesuan metodo desberdinak erabiltzeak garrantzi handia dauka, horrela umeek errutinatik ateratzen direlako eta motibazio handiagoa dutelako ikasteko orduan.
Helburu hau lortzeko egin ohi dituzten ekintza batzuk, ipuinak irakurtzea edo abestiak kantatzea dira; arazoa da, askotan irakasleek umeei irakasten dizkioten abestiak ez direla egokiak dituzten adinarentzako, abesti motaren aldetik edo erritmoaren aldetik, esate baterako. Horrek, ume askok abestiaren erritmoa ezin jarraitzea, edo irakasleek eskatzen dieten mugimenduak ezin egitea suposatzen du; horrela, haurran desmotibazioa eta autoestimu falta sortuz.

Irakasle askok, ez dakiten arren, orain aipatu dudan arazo hori dutenez, musikaren inguruko ezagutza gehiago barneratu behar dituztela uste dut. Horregatik, blog interesgarri hau behatzea egokia iruditzen zait, musikaren inguruko ezaugarri asko ikasteko aukera ematen duelako, egin daitezkeen musikarekin erlazionaturiko jokoak azaltzen dituelako, baita adin desberdineko umeekin abestu ditzaketen abestiak ere.

Howard Gardneren ideia garrantzitsu bat

Howard Gardner-i, 2011ko Gizarte Zientzien Píncipe de Asturias sari irabazlea, elkarrizketa asko egin diote azken urte honetan zehar. Horietako bat oso interesgarria iruditu zait eta batez ere elkarrizketaren galdera-erantzun bat interesgarriena iruditu zait.

Nagusitasunari buruz edo “liderra” izateari buruz mintzatzen ari ziren eta elkarrizketatzaileak honako galdera hau egiten dio:
-¿Se pueden crear líderes desde la escuela? 

Eta Howardek erantzun hau ematen du:
-No es esa la función de la educación. Creo que la escuela ideal es aquella que enseña a aprender. El estudiante debe conocer cuáles son los temas más importantes que ofrece su cultura y desarrollar las herramientas necesarias para profundizar en aquellos que más le atraen durante su periodo de educación y durante el resto de su vida. Se suelen publicar listados de 500 o 1.000 libros que todo estudiante debería leer antes de graduarse. Yo pienso que es un error: deben leer un número reducido de obras, pero hacerlo en profundidad, aprendiendo a leer y a pensar sobre lo que han leído. Ya tendrán tiempo de disfrutar con el resto de la lista.


Esaten duena konstruktibismoaren teoriarekin bat dator. Umeek jakin behar dituzten oinarrizko kontzeptuak era memoristiko, sistematiko eta gidatu batean ikasi beharrean, modu aktibo, sortzaile eta autonomo batean egiten badute beraien garapenerako eta etorkizunerako askoz emankorragoa izango dela iruditzen zait, ez dituztelako bakarrik gaia edo kontzeptu hutsak ikasi behar, baizik eta zertarako balioko dizkiete eta haien garrantzia zein den ere jakin behar dute. Umeak zer ikasten duten eta nola ikasten duten kontziente izan behar dira kontzeptuak barneratzeko.