19 de abril de 2012
17 de abril de 2012
LIGATZEKO GAITASUNA
GAITASUNA:
Diskoteka batean mutil batek neska bat ezagutzen du eta honekin ligatzen hasten da gau horretan berarekin bukatzeko helburuarekin. Ligatzeko era egokiena beste pertsonarengan interesa adieraztea eta ondo tratatzea izango litzateke.
EKINTZA ( zer): Ligatzea
HELBURUA ( zertarako) :Gau horretan berarekin bukatzea.
TESTUINGURUA ( non) : Diskoteka batean.
ADIERAZLEAK:
- Begirada mantentzea.
- Galderak egitea.
- Gaitik ez desbideratzea
- Hitz egiteko era egokia.
ERRUBRIKA:
ONDO | NAHIKO | GAIZKI | |
Begirada mantentzea | Begirada elkarrizketa osoan mantentzen badu. | Une batzuetan begirada desbideratzen badu . | Begirada beti desbideratzen badu, adibidez beste neska batzuk bere albotik pasatzerakoan. |
Galderak egitea | Mutilak galderak egiten baditu neskarengan interesa duela adieraziko dio. | Galdera pare bat neskari egiten badizkio nahiko izango litzateke. | Galderak egiten ez baditu. |
Gaitik ez desbideratzea | Gaitik ez bada desbideratzen eta elkarrizketan parte hartzen badu. | Momentu zehatz batean gaitik desbideratzen bada beste egoera bat azaltzeko. | Neskak proposatzen duen gaitik desbideratzen bada beste gai bat proposatuz. |
Hitz egiteko era egokia | Hitz goxoak erabiltzen baditu | Mutila hizkera normala erabiltzen badu. | Hitz zakarrak erabiltzen baditu hitz egiterakoan |
4 de abril de 2012
MUSIKAREN GARRANTZIA
Haur hezkuntzako umeei eduki anitzak irakasteaz gain, errespetua, lankidetza edo berdintasuna bezalako hainbat balore irakatsi behar zaie txikitatik; hauek edukiak bezain garrantzitsuak direnez, txikitatik oinarrizko ezagutzak barneratu behar dituztelako, etorkizunean ikasten jarrraitu ahal izateko erraztasun handiagoarekin.
Umeak Haur Hezkuntzan, edukiak eta baloreak modu dibertigarri eta interesgarrian ikasi behar dituzte. Hau lortzeko, irakaskuntza prozesuan metodo desberdinak erabiltzeak garrantzi handia dauka, horrela umeek errutinatik ateratzen direlako eta motibazio handiagoa dutelako ikasteko orduan.
Helburu hau lortzeko egin ohi dituzten ekintza batzuk, ipuinak irakurtzea edo abestiak kantatzea dira; arazoa da, askotan irakasleek umeei irakasten dizkioten abestiak ez direla egokiak dituzten adinarentzako, abesti motaren aldetik edo erritmoaren aldetik, esate baterako. Horrek, ume askok abestiaren erritmoa ezin jarraitzea, edo irakasleek eskatzen dieten mugimenduak ezin egitea suposatzen du; horrela, haurran desmotibazioa eta autoestimu falta sortuz.
Irakasle askok, ez dakiten arren, orain aipatu dudan arazo hori dutenez, musikaren inguruko ezagutza gehiago barneratu behar dituztela uste dut. Horregatik, blog interesgarri hau behatzea egokia iruditzen zait, musikaren inguruko ezaugarri asko ikasteko aukera ematen duelako, egin daitezkeen musikarekin erlazionaturiko jokoak azaltzen dituelako, baita adin desberdineko umeekin abestu ditzaketen abestiak ere.
Howard Gardneren ideia garrantzitsu bat
Howard Gardner-i, 2011ko Gizarte Zientzien Píncipe de Asturias sari irabazlea, elkarrizketa asko egin diote azken urte honetan zehar. Horietako bat oso interesgarria iruditu zait eta batez ere elkarrizketaren galdera-erantzun bat interesgarriena iruditu zait.
Nagusitasunari buruz edo “liderra” izateari buruz mintzatzen ari ziren eta elkarrizketatzaileak honako galdera hau egiten dio:
-¿Se pueden crear líderes desde la escuela?
Eta Howardek erantzun hau ematen du:
-No es esa la función de la educación. Creo que la escuela ideal es aquella que enseña a aprender. El estudiante debe conocer cuáles son los temas más importantes que ofrece su cultura y desarrollar las herramientas necesarias para profundizar en aquellos que más le atraen durante su periodo de educación y durante el resto de su vida. Se suelen publicar listados de 500 o 1.000 libros que todo estudiante debería leer antes de graduarse. Yo pienso que es un error: deben leer un número reducido de obras, pero hacerlo en profundidad, aprendiendo a leer y a pensar sobre lo que han leído. Ya tendrán tiempo de disfrutar con el resto de la lista.
Esaten duena konstruktibismoaren teoriarekin bat dator. Umeek jakin behar dituzten oinarrizko kontzeptuak era memoristiko, sistematiko eta gidatu batean ikasi beharrean, modu aktibo, sortzaile eta autonomo batean egiten badute beraien garapenerako eta etorkizunerako askoz emankorragoa izango dela iruditzen zait, ez dituztelako bakarrik gaia edo kontzeptu hutsak ikasi behar, baizik eta zertarako balioko dizkiete eta haien garrantzia zein den ere jakin behar dute. Umeak zer ikasten duten eta nola ikasten duten kontziente izan behar dira kontzeptuak barneratzeko.

29 de marzo de 2012
Hezkuntza sistema
Bideo hau, garapen psikomotorrean ikusi genuen. Hala ere, behin eta berriz ikusi dut Kevin Robinsonek azalpen ezin hobea egiten duelako gaur egungo hezkuntza sistemari buruz. Bestetik ezinbestekoa iruditzen zait bideoan agertzen diren zenbait ideia azpimarratzea.
Alde batetik, harrigarria iruditu zait gaur egun erabiltzen den hezkuntza sistema hamazortzigarren mendean sortua izatea. Argi dago sistema berri bat diseinatu behar dela gaur egungo beharrak ondo erantzuten dituena.
Bestetik, "deficit de atencion" sindromeari buruz hitz egiten da, badirudi umeek beste gauza batzuekin arreta galtzen dutela, eskolan ematen diren ikasgaietan interesa eduki beharrean.Irakasle batentzako ezinbestekoa da umeen interesa eta motibazioa sustatzea, horretarako, beharrezkoa da umeen beharrei egokitzen diren ikasgaiak edo edukiak hautatzea.
Azkenik, pentsamendu dibergentearen azalpena ematen da. Benetan garrantzitsua iruditzen zait, pentsamendu hau bizitzan zehar garatzea, nahiz eta umeek izan gehien erabiltzen dutenak. Gaur egungo sistema erantzun bakarra eta zehatza izatera bideratzen gaitu, erantzun desberdinak onetsi beharrean.
27 de marzo de 2012
Lan proiektuak
Ekarpen hau aukeratu dut egokia delako haur hezkuntzako umeen sormena sustatzeko eta gauza berriak egiteko informatika tresna berrien bidez. Web orri honek hainbat gauza ditu umeekin landu eta hauek bakarrik landu izateko. Abesti ezberdin daude, hezkuntza bideo ezberdinak, matematika, ingelesa... Web orri honek hainbat gauza ditu umeak lantzeko hezkuntza arloan. Horrela ikasten du teknologia berriak erabiltzen, banakako lana ere bai sustatzen dugu, taldeko lana ere bai horrela umeak beste klaseko kideekin harremanetan jarriko da edozein zalantza daukanean edota irakasleari galdetu. Niri asko gustatu zait web orri hau umeak gauza ezberdinak lantzen dituztelako, hau da, abesten dute, jolas egin, matematika ikasi jolas zenbakien bidez edota beste hinkuntzak ere bai, banakako eta taldeko lana landu...
Gainera, haiek aztertu beharko dute eta ikasi erabiltzen web orria. Ez da betiko metodologia izango.
Gainera, haiek aztertu beharko dute eta ikasi erabiltzen web orria. Ez da betiko metodologia izango.
20 de marzo de 2012
Japoniako ume batzuen hezkuntza sistema (gaitasunak)
Bideo honetan agertzen dena japoniako eskola batzuetan ezarritako hezkuntza sistema da eta hain zuzen ere ezarritako gaitasunak ikus ditzakegu.
Eskola mota hauetan umeei haurtzaindegian sartzeko azterketa bat egiten diete. Azterketa honen helburua ume azkarrak ez hain azkarretatik banatzea da, edo beste era batean esanda, klasea moteltzen duen umea klasetik banatzea da. Bideo honek zati gehiago dauzka, interesgarriak eta gomendagarriak baita, baina lehenengo zati hau interesgarriena iruditu zait eta oso argi ikusten da zer nolako hezkuntza sistema duten.
Bideoan neska baten ama ateratzen da bere alaba egiten dituen eskola kanpoko ekintzetaz hitz egiten. Neska honek , Sena deiturikoa, musika tresnak jotzen ditu, igeriketa praktikatzen du, ballet klasikoa, etab. Oso deigarri iruditu zaizkit esaten diren pare bat gauza: lehenengoa, bere alabak arrakasta izatea nahi zuela, eta horretan gogoa jartzen du eta bigarrena ballet klasikoa gaitasun onena dela disziplina, zehaztasuna eta pazientzia lantzeko. Senak bi urteetatik ari da gaitasun hau lantzen eta hori niretzat gehiegizkoa da.
Gaitasun asko lantzen dituzte ume hauek. Bideoaren azkeneko partean eguneroko klase moduko bat azaltzen da non ikusten da nola memoriaz eta abiadura handiz hainbat gaitasun lantzen dituzten. Gaitasunak ondo maneiatzea edo menperatzea, baina hain txikiak direla eta gehiegizkoa dela uste dut, hainbat momentueta umea ere aske utzi behar da bere sormena lantzeko eta gauza berriak eransteko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)